Mendiko bizikletarekin urrun ari da iristen Estibaliz Sagardoi. Ororbiarrak 24 urte besterik ez ditu, eta dagoeneko hiru aldiz irabazi du Espainiako Txapelketa. Horrez gain, munduan barna ere badabil, ziklistarik onenen artean lehiatzen.
Ikasketaz erizaina da, baina denboraldi honetan txirrindularia izan da modu esklusiboan. Eta lortutako emaitzek diotenez, apustua ez zaio gaizki atera: bost garaipen lortu ditu han eta hemen lehiatu dituen lasterketetan, eta zazpi aldiz izan da podiumean.
Saltoki Conor talde nafarrean dabil, bere anaia Iñigorekin batera, eta Munduko Kopako denboraldia bukatu berria den honetan, Kirolerrira gonbidatu dugu.