Mikel Etxeberria Okariz: “Hausnarketa piztu eta zer pentsatua ematea da topaketaren asmoa”

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 20a

Natur zientzien VI. topaketa ospatuko da azaroaren 15ean eta 16an Iruñean

Azaroaren 15ean eta 16an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Natur Zientzien VI. Topaketa ospatuko da, UEUko Natur Zientzien saila eta Euskal Natura elkarteak antolatuta. 

Antolatzaileek hainbat galdera erantzun nahi dituzte aurtengo jardunaldian: “Gizartea etengabe ari da garatzen, eta ingurumen zientzietan ere nabaritzen da hori. Eragina onuragarria ala kaltegarria izango al da? Natur zientziak teknologia berrietara ongi egokitzen ari dira?”. Teknologia berrien aplikazioak, ikerketak, oztopoak eta erronkak ezagutzeko asmoarekin antolatu dute topaketa.

Izena emateko epea azaroaren 7a arte egonen da zabalik, UEUren webgunean edota www.nztopaketa.eus atarian; eta parte-hartzaileek jardunaldian agertzeko posterrak azaroaren 10a arte aurkeztu ditzakete.

Irrintzi Plaza saioan Mikel Etxeberria Okariz, UEUko natur zientzietako sailburu-kidea eta Euskal Naturako kidearekin hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!