Gastronomia eta Sukaldaritzako arteak ikasi zituen Donostiako Basque Culinary Centerren. Bukatutakoan, prestigio handiko hainbat jatetxetan lan egin zuen, besteak beste El Celler de Can Roca (Girona), Compartir (Girona), Rodero (Iruña) eta Europa hotela (Iruña) jatetxeetan. Horietan guztietan I+G arloetan.
Urteen batzuen buruan Basque Culinary Centerrera itzuli zen, irakasle moduan. Zehazki, Abangoardiazko sukaldaritza ikastaroaren ardura du Izkuek. Hartziduraren zientzietan, entzimetan eta antzinako tekniketan espezializatuta dago Izkue, hala nola zahartzapena, gazitzea, keztatzea edota lehortzean. Basque Culinary Centerreko Abangoardiaren arloan, produktu eta prozesu berriak sortzeko eta garatzeko proiektuak zuzentzen ditu.
Irrintzi Plazako Lapiko artean atalean hilabetero hurbilduko da Eneko Izkue Euskalerria Irratiko estudioetara.