Argentinako euskal etxeen nolakotasunak, urteetan zehar izandako ohiturak edota belaunaldien errelebo faltaren berri eman du Iñaki Rubio kazetariak Metropoli Foralean.
Mendeak joan dira lehendabiziko euskaldunak itsasoaren bestaldera iritsi zirenetik, eta ez ordea horrenbeste azken euskaldunek lur hartu zuenetik.
Urteetako migrazio aldaketak ikertu ditu kazetariak eta horien berri eman du irratian. Esaterako, egun, euskal abizena duten biztanle gehienak panpa hezean bizi dira, XIX. mendean bertan finkatu zirenen ondorengoak dira.