LAPIKO ARTEAN

Julen Urtasun: “Osagai tradizionalekin plater berritzaileak sortu daitezke”

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 9a

Lapiko artean ibili gara Julen Urtasun sukaldari, gozogile eta pizza-jalearekin. Piperrak hartu ditugu hizpide gaurko atalean

Julen Urtasunek, Julen Fernandezek eta Asier Olmedok Oliopizza taberna ireki zuten duela bi urte Iturrama auzoan. Ohiko pizzeria ez den beste kontzeptu bat bilatzen dute, jatetxe italiarretan oso ohikoak ez diren beste aukera batzuk ere eskaintzen baititu, hala nola basurde-burua, beren eskuekin egiten dutena, edo kroketak, etxekoak horiek ere. Orain, taberna berri bat irekiko dute Estafetan. Gatza izena jarriko diote eta aste batzuetan zabalduko dute.

Lanez gainezka dago Julen Urtasun azkeneko asteetan. Hamargarren urtez Tokiko Produktuen Astea ospatzen da Iruñean aste honetan eta bertan parte hartuko du Urtasunek. Nafarroako kalitatezko eta hurbileko 45 elikagai ekoizle baino gehiago bilduko dira Gaztelu plazan urriaren 9tik aurrera. Eta, gainera, dastatzeak, showcooking-a, pintura lehiaketa, zinema eta gastronomia zikloa, eta familia osoarentzako jarduerak.

Showcooking-a egingo dute Oliopizzako jabeek. Piperrekin hiru pintxo egingo dituzue: Lodosako piperrak, Ezpeletakoak eta Gernikakoak. Ondoren, pintxoak dastatzeko aukera egongo da Gazteluko Plazan jarriko diren foodtrack-etan.

Irrintzi Plazako Lapiko artean atalean Julen Urtasun sukaldariak piperren inguruan hitz egin digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!