1994an egin zuen jauzi idazlearen karrera literarioak Uraren forma kaleratu zuenean. Hamar urtetik gora eman zituen Camillerik idazten arrakasta ezagutu arte, eta iritsi zenean, ustekabekoa izan zen. Montalbano pertsonaiak berak eskatu zion ale bat eta beste bat kaleratzea, 30 tituluak gainditu arte.
33 ale ditu Montalbano detektibe siziliarraren bildumak. Azken alea, berezia gainera: hil ondotik argitaratzea eskatu zuen Camillerik. Nobelaren gibelsolasean idatzi zuen egileak detektibearen eta idazlearen agurra izanen zena aldiberean: “Ez dut beste bakar bat ere idatziko. Pena ematen dit, baina 80 urterekin, saihestu ezinezkoa da gauza askori, gehiegiri, amaiera ematea”.