Josu Jimenez Maia: “Haikuaren bitartez sentitzen ari naizena transmititzen saiatzen naiz“

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 6a

‘Errautsetan idatzitako haikuak’ liburua aurkeztuko du urriaren 7an Karrikirin

Japonian sortua. Hiru lerro besterik ez dituen poema txikia. Artefaktu poetiko labur bezala ere definitu du Josu Jimenez Maiak. Haikuaz ari gara. Hirugarrenez, propio sortutako haiku andana bildu ditu Errautsetan idatzitako haikuak liburuan Josu Jimenez Maiak. Denonartean argitaletxearekin kaleratu du eta Maite Ramosen ilustrazioez lagunduta dator. Urriaren 7an aurkeztuko du liburua Karrikirin, arratsaldeko 7,30ean. Aurretik Euskalerria Irratiko estudioan bisita egin digu gure kolaboratzaile eta gogoetalari den Josu Jimenez Maia idazlea.

Gerezi garaiko haikuak eta Orbel azpiko haikuak liburuak kaleratu zituen Josu Jimenez Maiak 2011 eta 2013an, hurrenez hurren. Ordutik ez du haikuak idazteari utzi eta euskarara itzuli ditu beste horrenbeste. Eta orain bere hirugarren haiku liburua argitaratu berri du: Errautsetan idatzitako haikuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!