Lorena Arangoa (antzezlea): "Umorez betetako hileta berezia eramango dugu eszenatokira"

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 2a

"Milagros eta Valentina" antzezlana euskaraz ikusteko aukera izanen da ostiralean, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Oholtza gainean bi emakume zeregin komun batekin: beren senar zenduen azken nahia betetzea

 

Lorena Arangoa eta Aintzane Baleztena, ibilbide luzeko bi antzezle, lehen aldiz elkartu dira ikuskizun hau sortu eta gozatzeko. Metropoli Forala saiora hurbildu dira ostiral honetan, urriaren 3an, Nafarroako Antzerki Esolan egingo duten emanaldia aurkezteko.

Oholtzara hileta bat ospatuko dute "Milagros eta Valentina" obrarekin. Izan ere,  elkarrekin egon dira bizitza osoan eta orain elkarrekin daude beren alarguntasunean. Duela gutxi hil diren senarrek, azken borondate gisa, bere agurra espazio honetan izatea nahi izan dute. Bi emakumeak hileta batean egon beharreko guztiak prestatzen saiatuko dira, baina gauzak ez dira espero bezala aterako. Ikuskizun komiko eta dibertigarri honekin publikoak bere penak, liskarrak eta pozak partekatzeko aukera izango du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!