Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta euskaldunok nola hurbildu etorri berrietara? Galdera eta helburu hauek dira “Ongi etorri iruñera” ziklorean abiapuntuak. Lantxotegik, Labak eta Aek-k antolatutako migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketa dira.
Urriaren 30ean aurkezpen saio batekin hasiera emango diote zikloari. Guztira 2 orduko 7 saio izango dira eta Laban eginen dituzte. Saio bakoitza gai baten inguruan garatzen da; kirola, harremanak edo gastronomia, besteak beste. Amankomunak diren elementuei eusten diete elkarren artean esperientziak eta kulturak partekatzeko. Nabarmendu nahi izan dute edozein hizkuntza hitz egiten duten pertsonak ongi etorriak direla. Elkar ezagutza garatzeko jolasak eta dinamikak prestatzen dituzte, espazio eroso eta segurua sortuz.
Urriaren 17ra arte izena emateko epea irekita dago, Laba edo Lantxotegiren
posta elektroniko edo instagrameko profilen bidez.
Arantxa Caminos, Kabia proiektuko koordinatzailea, eta Yasmine Khris, Labako kidea, Guardasola saioan egon dira.