Kultur programa asteburuan amaituko da eta Hartzak Zeruan taldeak emango dio amaiera ekitaldien zikloari. Hiru kontzertu izango dira asteburu honetan: larunbatean Belcos talde nafarrak Zabaltzetan ‘Bajo una luz dorada’ azken diskoa aurkeztuko du; egun berean, Olaztin, CastaZabal flamenko artistak kontzertua eskainiko du; eta igandean, Hartzak Zeruan taldeak itxiko du zikloa.
Kultur 2025 programazioaren amaiera irailaren 20an eta 21ean izango da. Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Vianako Printzea erakundeak sustatutako proiektua da Kultur 2025 eta Nafarroako herri eta oholtzetara kultura helarazteko proposamena da. Zuzeneko musika eta ikuskizunak zabaltzen ditu proiektuak.
Herri txiki bateko udaletxeko biltegian sortu zen Hartzak Zeruan. Rock bikotea 2024ko udan sortu zen eta lehen EPak ‘Bidean’ du izena eta sei abesti ditu lanak. Igandean arratsaldeko 19:00etan Iturgoieneko oholtzara eramango ditu Hartzak Zeruan taldeak bere rock doinuak.