Nafarroako Igeriketa Federazioak eta Iruñeko Udalak 2025-2026 ikasturterako igeriketa eskaintza aurkeztu dute. Adin guztietarako klaseak egongo dira, hastapen mailan daudenentzat eta baita maila hobetu nahi dutenentzat ere.
Haurrei bideratutako eskaintzak bi alor ditu. Batetik, Iruñeko eskolekin elkarlanean egiten diren ikastaroak. Autobusa ikastetxeetan hartzen dute haurrek eta gertuen dagoen igerilekura eramaten dituzte. Ikastetxeetako programaz gain ere, gainerako haurrentzat ordu erdiko klaseak prestatu dituzte. Aurtengo berritasunen artean, ostiral arratsaldean euskaraz jolastu eta igeri egin izeneko programa dago.
Helduentzako ikastaroak era antolatu ditu Nafarroako Igeriketa Federazioak Aranzadi, Sanduzelain eta Gelbenzuko instalazioetan. Utzi urak mugitu zaitzan ikastaroa martxan jarriko da, mugikortasun mugatua duten pertsonentzako pentsatua. Master entrenamendua ere aurkitzen da berritasunen artean, igeri egiteko intentsitate handiagoa bilatzen dutenentzat, oposizioak prestatu behar dituztenentzat edota txapelketa edota probaren bat prestatu nahi dutenentzat.
Ikasturte berria urriaren 1ean hasiko da eta izena emateko epea oraindik irekita dago. Informazio guztia Nafarroako Igeriketa Federazioaren webgunean aurkitu daiteke.
Guardasola saioan Mikel Saralegi igeriketa monitore eta federazioko kideak xehetasun guztiak kontatu dizkigu.