Nagore Zamarreño: "Antsietatea kontrolatzeko, burutik gorputzera joaten jakin behar dugu"

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 16a

Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik, Nagore Zamarreñok antsietatearen nondik norakoak ezagutu eta estres egoerei aurre egiteko estrategiak azalduko ditu urriaren 4an emanen duen ikastaro batean

Gaur egungo gizartean antsietatea eta estres egoerak gero eta ohikoagoak dira, batez ere gazteengan. Tartean hainbat faktore egon daitezke, hala nola presio akademikoa, sare sozialak, autoestimu falta… Udako Euskal Unibertsitateak eskainiko dituen ikastaroen eskutik, Nagore Zamarreñok gai honi helduko dio, Antsietateari aurre egiten: emozioen garapen osasuntsua sustatzea izenburupean, urriaren 4an, larunbatarekin, egun osoz. 

Irakaslearen arabera, izan ere, antsietatea kontrolatzeko bi gako nagusi daude: alde batetik, antsietateak nola funtzionatzen duen ezagutzea, eta horretarako "oinarrizkoa da norberaren buruaren ezagutza". Bestalde, antsietatearen kontrola buruti gorputzera pasatzea, estrategia desberdinen bitartez. Izen-ematea irekita dago UEU-ren webgunean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!