Antsietatea, adimen artifiziala edota sexu heziketa UEUk eskaintzen dituen ikastaro berrien gaien artean

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 15a

Udako Euskal Unibertsitateak ikasturte berriari ekingo dio irailaren 27an lau ikastarorekin

Udazkenarekin batera UEUren ikastaro eskaintza berria iritsi da. Bi esparru desberdinetan egiten du lan erakunde honek. Batetik, haien sare propioetatik edota bazkideetatik iristen zaizkien proposamenen bitartez garatzen duten eskaintza eta bestetik, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatzen dituztenak.

Azkeneko alor honetan kokatzen dira UEUk eskainiko dituen lehenengo lau ikastaroak. Asier Urio NUPeko irakaslearen eskutik Adimen artifiziala ikas-irakaskuntza prozesuetan izeneko lantegia eskainiko da. Tutore eta laguntza-irakasleen arteko elkarlana jarriko du erdigunean Javier Monzonek. Bestetik, Sexuen hezkuntza gaurko erronken aurrean proposamena prestatu du Itsaso Bakedanok. Eta Nagore Zamarreñoren bitartez, Emozioen garapen osasuntsua sustatzea izango dute helburu antsietateari aurre egiteko.

Jaso Ikastolan izango dira, irailaren 27 eta urriaren 4an. Izena emateko epea irailaren 23an bukatuko da. Informazio guztia www.ueu.eus webgunean eskuragai.

Edurne Koch, UEUko Nafarroako arduraduna elkarrizketatu dugu Euskalerria Irratian, ikastaroen nondik norakoak ezagutzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!