Iñaki Larraiotz: “Ez nekien zer zen listening bar eta Labatik proposamena jaso nuenean erronka bat izan zen”

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 12a

Nafarroako lehenbiziko listening bar Laban dago. "Larra soinu tresnak" tailerrean egindako kalitate handiko Hi-fi soinu ekipoa

Labak irailaren 1ean ireki zituen berriro ateak. Garai berri honen ezaugarri nagusietako bat kalitate teknikoan emandako jauzia izanen da. Nafarroako lehenbiziko entzuteko taberna edo listening bar Laban dago eta Ultzamako tailer batean sortu dira bertako bozgoragailuak eta amplifikadoreak.

Iñaki Larraiotz 2021ean Larra soinu tresnak estudioa sortu zuen, musika-ekipoak konpontzeko eta fabrikatzeko. Bide berri honetan, Labako kideen deia jaso zuen espaziora egokitutako soinu sistema berezia sortzeko. "Ez nuen ezagutzen listening bar kontzeptua. Labatik planteatu zidatena espaziora egokitutako kalitate handiko soinu ekipo bat zen eta hori egin dugu." Ekipo hori eskuz egina da, Ultzamako oholekin. "Banituen haritz taula berezi batzuk gordeta estudioan eta pentsatu nuen hau zela erabiltzeko aukera egokia."

Labak bide berri honetan euskal kultura-eskaintza indartzea eta sortzaileek haien proiektuak erakusteko gunea izatea du helburu. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!