Miren Amuriza: "Pleibak ardatz hartuta ariko gara gaur solasean"

Maialen Huarte Arano 2025eko irailaren 10a

Miren Amuriza bertsolari, idazle eta euskal filologoa eta Irati Majuelo bertsolari, itzultzaile eta irakaslea arituko dira IPES Elkarteak antolatutako topaketa batean. Gaur bilduko dira 19:00etan elkartearen egoitzan. 

IPESen Liburutegiak, Emakumeen Dokumentazio Guneak, 40. urteurreneko ekitaldi ugari egiten ari da eta horien artean gaur eginen dute topaketa bat. Euskaraz izanen da eta bertan batuko dira Miren Amuriza eta Irati Majuelo. Pleibak Amurizaren azken liburua hartuko dute eskuartean.  Pleibak 2024an plazaratutako helduei zuzendutako bere bigarren eleberria izan zen. 2024. urtean Susa Argitaletxeak argitaratua: "Nerabe paisaia rural-poligonero inguruan kokatutako eleberri laburra eta gordina da", azaldu du egileak berak. Liburuaren gaiaz eta erabiltzen duen lengoaiaz ere arituko dira gaur 19:00etatik aurrera IPESen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!