Irailaren 4tik 6ra, datorren asteburuan eginen da Beltza Weekenden zazpigarren edizioa Iruñean. Soularen eta Rithm&Bluesaren musika jaialdiak nazioarteko panoramako izan handiak ekarriko ditu nafar hiriburura, Xabier Sagardia antolakuntza taldeko kideak nabarmendu bezala: "Gaur egungo musika beltzaren baitako artista inportateenak, punta-puntakoak, ekarriko ditugu aurten Iruñera". Guatxoriak elkarteak antolatzen du jaialdia, "inolako irabazi asmorik gabe, musikarekiko zaletasunagatik bakarrik. Irabazten dugun hori, doako kontzertuen eta gainontzeko egitarau kultural forman itzultzen diogu Iruñeari".
Zentral aretoan izanen dira kontzertu nagusiak. BErtan, estatubatuak jatorriko lau abeslari arituko dira: New Yorkeko Carlton Humel Smith soulman eta aktorea; New Orleanseko Acantha Lang soul abeslari bikaina, Barrence Whitfield rock&rollaren azken shouterretako bat; eta St. Louis hiriko Ciara Thompson, The Buttshakers taldeko abeslaria. Doako bi kontzertuk osatuko dute eskaintza musikala. Lehenengoa, irailaren 4an, ostegunarekin, Zaldi Zurian: The Soulers. MAngo Woodek, bere aldetik, hilaren 6am joko du, eguerdi partean.
Halaber, hainbat festa izango dira, musika beltzeko DJ onenen eskutik, biniloan bakarrik. DJ saioak, betiko moldez, Iruñeko Txintxarri eta Keops tabernetan izango dira. Beti bezala, Beltza Weekend-ek kultur programazio osagarri anitza antolatu du, proposamen musikala aberastu eta berau beste esparru artistiko batzuetara zabaltzeko, hala nola zinemara, literaturara edo arte plastikoetara. Irailaren 3an, Nafarroako Filmotekan Respect (2021) filma proiektatuko dugu, Liesl Tommyk zuzendutako biopic bat, Aretha Franklin Soul abeslari ospetsuari buruzkoa.
Azkenik, aurtengo edizioan arte-plastikoak bueltan izango ditugu: Hain zuzen ere, Nacho Martínez
Ignatus (Bartzelona, 1969) Iruñean bizi den artista plastiko, ilustratzaile eta marrazkilariaren erakusketa bat, jaialdirako ad hoc egindakoa. Afroamerikar soinu beltzen azpiko kultura izango du ardatz, Dantzatu nahi genuen, besterik ez izenburupean. Erakusketa Kondestablearen atarian ikusgai egonen da irailaren 2tik aurrera, Nafarroako Komiki Azokarekin bat eginez.
Gainerako egitarau paraleloa egin dugu jada: Ekainaren 14an, larunbatarekin, 12:00etan,
Pata Pun!! taldea Burgoen plazan kontzertu didaktikoa eskaini zuen etxeko txikienei zuzendua: Musika beltzaren historia familientzat, non musika beltzaren jatorria eta garapena azaldu zituen.