Joseba Irazoki: "Publikoak zuzenekoetan ulertzen du gehiago nire musika"

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 26a

Musikari beratarrak 'Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II)' diskoa aurkeztuko du lehenengoz Iruñean. Asteazkenean 20:00etan Nafarroako Museoko terrazan izanen da emanaldia, 9 Eguzki zikloaren eskutik

Inprobisazioan eta esperimentazioan oinarritutako 23 pistako diskoa da Joseba Irazokiren Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II), duela zazpi urte plazaratu zuen Gitarra Onomatopeikoa lanaren jarraipena. Asteazkenean lehenengoz aurkeztuko du lana Nafarroako Museoan, arratsaldeko 20:00etan, 9 Eguzki zikloaren eskutik. Sarrerak museoko leihatilan bertan eskuratu daitezke, 12 euroan.

Musikari beratarrak azaroan argitaratu zuen diskoa eta ordutik kontzertu andana eman ditu. Errepikapenen poderioz, aitortu bezala, inprobisazioan eta esperimentazioan oinarritutako piezetako batzuk dagoeneko kantu bilakatu zaizkio. "Disko honetan inprobisazioaren magia mantendu nahi izan dut, eta horretarako instant composition izeneko teknika jarraitu dut. Melodia zehatz batzutatik abiatuta, estrukturak grabatu bitartean sortu ditut". 

Musika esperimentalaren nazioarteko zirkuituan harrera beroa izan duen diskoa da Gitarra Lekeitioak, izan ere Cafe OTO Londresko kultura eta musikagune ospetsuak haren lana digitalki kaleratu du berriki. "Akaso ez da publiko guztientzako musika bat", azpimarratzen du, "baina egia da zuzenekoetan jendeak gehiago ulertzen duela egiten dudan musika". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!