Iñigo Gomez: “Kulturaz kalean gozatzeko aukera emango du Harresietako Jaialdiak”

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 4a

Abuztuaren 5etik  23ra Harresietako Jaialdia jarriko du martxan Iruñeko Udalak. Guztira 18 ikuskizun izango dira, guztiak doan eta kalean

Harresietako Jaialdia Iruñeko udako programaziora itzuliko da abuztuaren 5etik 23ra. Lau ziklo desberdinez osatuta: Bost PuntaIruña IlunabarreanDantza zoroan eta Zoroen gaua. Zirkua, musika, dantza, kaleko arteak edota akrobaziak barne-biltzen dituzten emanaldiak izango dira, zientzia, artea eta teknologia berriak uztartuko dituztenak. Adin ororentzako jendeari zuzenduta eta doakoak guztiak.

Aurten, berritasun gisa, inaugurazio-ekitaldia egingo da abuztuaren 5ean: Jazoerak dantza-ikuskizunarekin emanen zaio hasiera, Iruñearen fundazioaren 2.100. urteurrena ospatzeko bereziki sortua. Kukai Dantza Taldeak zuzeneko musika eta dantza eskainiko ditu, txalapartarekin eta beat boxarekin eta saxofoiaz eta akordeoiaz lagunduta, Martin Harriague Baionako koreografoarekin eta Adriana Bilbao dantzariarekin lankidetzan. Dantzetan euskal kulturaren eta kultura flamenkoaren erritmoak fusionatzen dituzte, Ezpata Dantza, fandangoa eta Jauziak uztartuz, besteak beste. Ikuskizuna gaueko bederatzietan hasiko da Ziudadelan.

Harresietako Jaialdian Bost Punta zikloko kaleko arte- eta zirku-ikuskizunak Ziudadelako ohiko agertokietan eginen dira; O-ko Andre Maria plazan, Iruña Ilunabarrean zikloko ikuskizunak, dantza, musika eta teknologia, zientzia eta jasangarritasunarekin uztartuz; Zaldi Zurian Dantza Zoroan zikloko dantza garaikideko proposamenak, eta Jito Alai pilotalekuan, Zoroen Gaua zikloko gaueko musika saioak eginen dira.

Iñigo Gomez, Iruñeko Kultura Zuzendaria gonbidatu dugu Guardasola saiora Harresietako Jaialdiaren inguruko detaileak jasotzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!