Gaur hasi eta abuztuaren 3ra bitartean Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 26. edizioa ospatuko dute. Nafarroako, Estatuko eta nazioarteko konpainiak izango dira, guztira 27.
Jaialdiko zuzendari artistiko Maria Gorizelaiak eta Ane Pikazak irizpide eta gidalerroak finkatu dituzte eskaintzari dagokionez. Geroz eta emakume gehiago bai taula gainean baita kanpo ere. Aurtengo 40 emanaldietatik hamabost emakumeek sorturakoak, idatzitakoak edo zuzendutakoak dira.
Tailerrak eta formakuntzak ere antolatu dituzte “anzterkiaren tripak” ezagutzeko eta publiko orokorra ez ezik, arte eszenikoen munduko jendea erakartzeko. Oholtza gainekoen artean, dantza, zirkua, antzerkia, ibilbideak edota performanceak izango dira.
Pikazak nabarmendu bezala, askotariko proposamenekin: Proposamen estetikoak, dibertigarriak, gogorrak, askotariko gaiak jorratzen dituzten lan klasiko, moldatu eta berritzaileak izango dira taula gainean.
Las Nenas Theatre, Erain, Ion Iraizoz konpainia, Mikele Urroz, Itsaso Iribarren, Broken Brothers Brass Band edota Gorka Urbizu izango dira Erriberriko Antzerki Jaialdian. Sarrerak han bertan eta internet bitartez eros daitezke.
Iratxe Lopez de Munainek diseinatu du aurtengo kartel koloretsua. Sarrerak online eta lehiatilan bertan eros daitezke.