Nola egin aurre bestondoari? Musika izan daiteke moduetako bat. Kantu batzuk bestara bueltatzeko gonbita eginen diguten bitartean, beste batzuk zuloan are gehiago murgiltzeko balioko digute, batzuetan hori ere eskertzen dugulako. Hauxe da Iker Ziak eta Iñigo Pimoulierren Erreber sekziora ekarri diguten musika zerrenda. Zuek ere musika egarri bazarete uztailaren 15 honetan, eman play!