Ahots argia eta ahots marrantatua. Kazetaria eta bertsolaria. Uxue Rey eta Sarai Robles. Biek ala biek jaiak nola bizi dituzten kontatu digute.
Festa eta lanaren arteko uztarketaz aritu da Rey. Ahotsa zaintzea “bertsolarien dohaina” ote den ez dute argi ere. Jaietan FOMO izateaz aritu dira. Parrandatik alde egitean zeozer galduko ote duten dagoeneko ez dago haien kezken artean. “Egunak asko disfrutatu eta gaua heltzean etxera; señora nabil”, dio Roblesek.
‘Guiri’ eguna ospatuko dutela gaur azaldu du Roblesek; “iruindarrek performancea egiten dute, txupinazoa eta guzti”. Egitarau ofizialaz, kontra-programazioez eta egutegian markatutako datez aritu dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!