Errotzen ari den kirol diziplina da. Emakumezkoen herri kirola sendo dago eta geroz eta gehiagok parte hartzen dute. Izan ere, Sorondoren hitzetan, “beharrezkoa da. Euskadi mailan badago txapelketa eta Nafarroa mailan ere behar genuen”.
Publiko leiala ere badute. Urtero urtero gerturatzen da jende mordoa Foruen plazara aizkora soinuak entzutera.