Lasai eta giro onean. Horrela joan dira aurtengo sanferminak Iruñeko Udaleko Kultur, Jai, Kirol eta Hezkuntza arloko zuzendari Iñigo Gomezen aburuz. 517 ekitaldiko egitaraua atondu zuen aurtengo jaietarako Iruñeko Udalak, eta eguraldia tartean batzuk bertan behera gelditu badira ere, orokorrean ongi joan direla azpimarratu du. "Ez da erraza ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartzea, baina segurtasuna da gure lehentasuna".
Konpainia eta Gazteluko Plaza musikaren oholtza nagusiak izan direla ere azpimarratu zuen. "Oso harrera ona izan dute kontzertuek, apustu argia egin dugu azkeneko urteotan kalitatezko musikaren alde". Hala, Konpainia plazan egunero tokiko artistei lekua egitearena ere erabaki estrategiko bat izan dela azpimarratu du, eta jendartean oso harrera ona izan duela bertako eskaintzak. "Kontzertuetaz gozatzeko leku erreferentzialetako batean bilakatu da".
Aurtengo sanferminetan nobedadeetako bat izan den DLC Kultur espazio berriaren inguruan ere aritu da zuzendaria, sanfermin gero eta anitzago batzuren aldeko apustuaren seinale. "Sanferminak gero eta herrikoiagoak direla argi dago".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!