Iruindarrek txupinazoaren jaurtitzailea nor izango zen bozkatzerakoan argi utzi zuten beren iritzia. Inoizko parte-hartzerik handienarekin, inoizko babesik handiena jasota atera ziren Yala Palestinako kideak Iruñeko Udaleko balkoira uztailaren 6an. Ez da aurtengo sanferminetan Palestinak izan duen leku bakarra. Egunez egun, kaleetan, etxeko balkoietan edo zapietan erakutsi dute herritarren Palestinaren aldeko ikurrak. Elisa Huarte Yala Palestinako kideak nabarmendu bezala, "iruindarrek behin eta berriz erakutsi duten babes hori palestinarrei iristen zaie".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!