Abiadura bizia hartu dute Victoriano del Rio Cortes ganadutegiko zezenek eskorgetatik atera eta berehala. Idien atzetik egin dituzte lehen metroak baina udaletxe plazara iritsi bezain laster zezenetako batek aurrea hartu du. Ohi baino jende gutxiago sumatu da zenbait tartetan, baina ez da aski izan korrikaldiak egin ahal izateko, ezinezkoa egin baitzaie zezenek zeramaten abiadari eustea. Zazpi zauritu utzi ditu laugarren entzierroak, gehienak, eroriko eta kolpeengatik. Bi minutu eta hogei segunduan egin dute ibilbidea, aurtengo azkarrena. Haritz Pascualek egin du kontakizuna Euskalerria Irratian. Argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!