“Konpainia plazakoa gehien gustatzen zaidan programazioa da”, bestelako giro bat dela aitortu du Kilikik. Eta etxean jotzeko gogoz dagoela adierazi du. Iragarri du, dena den, ez duela gauza berezirik prestatu. Iruñean oraindik ez du ‘Iltze1’ lana aurkeztu. Hala ere, aurkezpen birako kontzertuekin hasi da eta formatu berean izango da biharkoa: lagunekin eta zuzeneko musikariekin.
“Sanferminak ongi eta asko pentsatu gabe” bizi ditu abeslariak. Kontzertuz kontzertu, aurten DLC kulturrek jarri duen gune berriaz gozatuz eta lagun artean.
Bihar, arratsaldeko 20:00etan izanen da Kiliki Konpainia plazan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!