SANFERMINAK 2025

Borja Izagirre: “Iruñea oso hiri berdea da, baina irisgarriagoa egin nahi dugu”

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 9a, 13:33

Prozesioaren balorazioa egin du Hiri Bizigarria saileko zinegotziak. Jaia eta lana nola uztartzen dituen eta Iruñeko Udalak esku artean dituen lanaz mintzatu da Borja Izagirre.

Jai giroa eta alor instituzionala uztartzen ditu egunotan Izagirrek. “Lagunekin eta familiarekin egoteko uneak ere egon behar dira eta ongi antolatu behar zara”, dio zinegotziak.

“Udalean sanferminetan eta sanferminak amaituta ere lanean jarraitzen dugu”, azaldu du Izagirrek. Gogora ekarri ditu Sarasate Pasealekuko obrak, “oso lan polita da eta arkitektoek oso lan fina egingo dute”. Datozen sanferminetan obretan izanen da pasealekua eta horrek espazio hori birplanteatzera eramanen ditu.

Legegintzaldia bukatutakoan nola imajinatzen duen hiria planteatu du Borjak: berdeago eta irisgarriago. Hala ere, bizilagunen hitza entzun nahiko lukeela adierazi du. Proiektu asko dituzte esku artean eta horiek gauzatzeko asmoa erakutsi du zinegotziak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!