SANFERMINAK 2025

Rakel Arjol: “Peñak espazio seguruak dira eta erasoei aurre egiteko prest gaude"

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 9a, 13:24

Peñen Federazioko presidente Rakel Arjol eta Muthiko Alaiak peñako presidente Ander Zamora gerturatu dira Zaldi Zurira. Peña bateko kide izateaz eta peñek jaietan duten paperaz mintzatu dira.

Peñen Federazioak proposatu zuen Yala Nafarroak botatzea Palestinaren aldeko txupinazoa. “Hiriak erakutsi du giza eskubideekin konprometituak gaudela”, azaldu du Rakel Arjolek. Festarako bederatzi egun ditugu, “baina oso aukera ona da ere ez ahazteko genozidio bat gertatzen ari dela eta munduak ikus dezan”.

Gainera, eraso sexistei aurre egiteko protokoloa garatu dute peñek aurten. “Iruñean dagoen erronka bat da emakumeak festetan eroso egotea”.  “Peñak espazio seguruak dira, erasoei aurre egiteko prest gaude eta beti izango gaituzte aurrean horrelakoetan”, azaldu du Arjolek.

Peñek paper garrantzitsu bat dute sanferminetan. Gero eta espazio gehiago hartzen dute egitarauan”gero eta jende gehiago hurbiltzen da gure ateraldietara”, dio Arjolek. “Animatzen dugu jendea guregana etortzera, betiere ongi pasatzera baldin bada”, gehitu du presidenteak.

Oso momentu onean daudela iritzi dio Arjolek. Iaz hasi ginen pentsatzen zer egin eta abestia egitea erabaki genuen: 16 taupada kantua sortu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!