Azkarra, bizia eta arriskutsua izan da estraineko zezenen entzierroa

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 9a, 08:42

Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenak lehenengoz izan dira sanferminetako entzierroan: bi minutu eta 21 segundu baino ez dituzte behar izan zezen plazarainoko bidea osatzeko. Arriskua sortu dute, baina baita korrikaldi ederrak egiteko aukera eskaini ere. 

Ezker-eskuin jarrita zebiltzan korrikalariak bistatik ezin kendu ibili dira Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenak ibilbide osoan. Lehena zuten gaur sanferminetan eta erakutsi dute zer gisakoak diren: biziak, azkarrak eta arriskua sor dezaketenak. Estafeta karrikan korrikalari baten kamiseta hartu eta askatzea kostata zauri gabe atera da gizona. Tentsio handia baita Telefonika inguruan ere zezenak ilaran zetozelako. Lau zauritu izan dira hirugarren entzierroan, horietako bat, adarkadaz. Bi minutu eta 21 segunduan egin dute zezenek bidea. Haritz Pascualek egin du Euskalerria Irratian entzierroaren kontakizuna. Argazkian klik eginda entzun daiteke.

Bihar, ohiko ganadutegi bateko zezenak aterako dituzte lasterketara: Victoriano del Rio Cortesenak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!