SANFERMINAK 2025

Eduardo Ibero: “Hori oihukatzea ez zegoen aurreikusita, Lidoni bihotzetik atera zitzaion”

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 7a, 14:00

"Iruindarrak, gora sanfermin! Stop genocide! Free Palestine!" hitzekin piztu zuen atzo suziria Yala Nafarroak. Palestinaren aldeko txupinazoak eman zien atzo hasiera jaiei eta balkoiko protagonistetako batek, Eduardo Iberok, azaldu digu. Lidon Soriano, Edu Ibero eta Dyna Kharrat izan ziren udaletxeko balkoian.

“Ezin da hitzekin kontatu momentu horretan sentitzen duzuna. Amets batean egotea bezala da”, dio hunkituta Iberok. Udaletxeko balkoitik zapi gorrien itsasoa ikusi zen atzo eguerdiko 12:00etan. Aurten gainera, horietako zapi askok Palestinako ikurrarekin.

Palestinaren aldeko mezuak entzun ziren atzo plazan iruindarren ahotsean. Baina ez zen aldeko aldarri bakarra izan. Mezu instituzionaletik ateratzeko ausardia izan zuen Lidon Sorianok, “Lidoni bihotzetik atera zitzaion”, aitortu du Iberok.

Babesa eta aldeko mezuak jaso dituzte txupinazoaren ostetik. Eta aurretik ere, izan ere iruindarrek aukeratu zuten Yala Nafarroak suziria piztea. “Eskerrak eman nahi dizkiot mundu guztiari bultzada eta babesagatik”, dio Iberok. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!