Arriskutsua izan da 2025eko sanferminetako lehen entzierroa. Korrikaldia hasi eta berehala erori dira bi zezen beltz. Eta horrek taldearen banaketa eragin du, hasieratik. Lasterketa ederrak ere izan dira tarteka. Merkaderesko bihurgunean jarria zegoen soa gaueko euriak zer nolako eragina izanen ote zuen ikusteko, baina ongi eutsi diote zezenek bideari. Banatuta egin dituzte 850 metroak, baina elkarri segika aldi berean. Bost zauritu eraman dituzte ospitalegunera erorikoetan izandako lesioak tarteko. Modu honetan kontatu du Haritz Pascual Euskalerria Irratiko esatariak entzierroan gertatutakoa: kontakizuna entzuteko argazkian klik egin.