SANFERMINAK 2025

Itsaso Martinez (Duguna): “Txupinazoa eta gero janzten hasiko gara, zuzenean Foruen plazara joateko”

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 6a

Duguna dantza taldekoek 09:30etan hasi dira egoitzaren aurreko kalera mahaiak ateratzen eta bertan gosaldu dute. Aurreko urtean txupinazoa bota zuten eta egun horretako oroitzapen eta sentsazioekin gorputzean “denborarekin barneratu ahal izan dugu eta geratu zaiguna zapore goxoa izan da” Aritz Ibañez-en hitzetan.

Txupinazoa eta gero zuzenean Foru plazan egingo den folklore jaialdira joango dira. Urtero bezala, 13:30etan Dugunako dantzariak Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, DanTXaldi, Eluntze, Harizti, Iruña taldea, Larratz eta Mikelats dantza taldeak arituko dira. Otsagabiko dantzak eta Lapurdiko iñauteriak dantzatuko dituzte eta, horren ondotik, jendea gonbidatuko dute Larrain dantzara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!