SANFERMINAK 2025

Katakrakeko sanferminak: Dj. maratoia, gosariak, bazkarirako menua eta afari eskaintza berezia

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 2a, 11:50

Igandetik aurrera Iruñeak 9 egunez bere ordutegia, erritmoa eta giroa aldatuko du. Sanferminek hiriraren aldezaharrean eragiten duten mugimendu zoroari jarraituz, urtero bezala, Katakrakek eskaintza eta programazio berezia prestatu du.

Maitane Unzu, Katakrakeko kidea, gurekin egon da aurtengo proposamenak aurkezteko. Bere hitzetan “aldaketarik gabeko sanferminak izango dira”. Txupinazo osteko Dj. maratoia, gosariak, bazkarirako menua eta afarirako eskeintza bereziak egongo dira. Otorduei dagokionez, urtean zehar bezala, bertako produktuak eskeiniko dituzte.

Aurten ere, sanferminetan eta uztailaren 17ra arte liburu-denda itxita egongo da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!