Malentxo Zeberio (Mirua): “Gure erreferentzia musikal guztiak bildu nahi izan ditugu diskoan”

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 12a, 17:36

Mirua taldeak bere lehenengo disko luzea kaleratu du: ‘Miruenea’. Gaur arratsaldean kontzertua eskainiko dute arratsaldeko zortzietan Iruñeko O plazan

Kantu eta Hitza musika zikloaren barruan Mirua taldearen txanda izango da gaur, ekainak 12, O plazan. Maitane Iruiñ, Mattin Zeberio eta Malentxo Zeberiok osatzen duten hirukote tolosarra igoko da taula gainera bere azkeneko diskoa, Miruenea, aurkeztera. 2019an sortu zen taldea, baina hau da bere estreinako lan luzea, 3 urte luzeko lanaren fruitua. Euskal doinuak eta folklorea eta pop doinuak uztartzen dituzte lanak dituen 11 abestietan. Oso estilo desberdinetakoak. Soinu probak egitera joan aurretik Irrintzi Plazara hurbildu zaigu Mirua taldeko hiru hanketatik bat, Malentxo Zeberio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!