Hegoalde ikastolako lagunak sexu identitateaz aritu dira irratian

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 12a, 14:08

Hegoalde Ikastolan 5.mailako ikasleek aniztasun sexualari eta transexualitateari buruzko saioak landu dituzte. Generoaren eta sexu identitatearen arteko ezberdintasunak eta haur transexualen errealitatea aztertu dituzte. Naizen, Elkartearekin garatu dute proiektua. Euskalerria Irratira gerturatu dira egitasmoaren berri ematera Aitziber Leatxe irakaslea eta ikasle bi: Joane Santos eta Ibai Faltzes.

Hegoalde Ikastolako ikasleek adierazi digutenez, “lehen uste genuen neska izatea pultserekin, soinekoekin, arropa arrosarekin, belarritakoekin, panpinekin, ile luzearekin lotuta zegoela. Mutila izatea, futbolarekin, kirolarekin, kotxeekin lotzen genuen”. Sexu aniztasunaren inguruko lana amaitzerakoan, “konturatu gara mutilen eta nesken ezaugarriak ez direla itxiak eta gure identitatea ezaugarri anitzekin osatzen dugula”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!