Pasa den astean ekidin zen etxegabetzea gauzatu du gaur Espainiako poliziak

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 11a, 09:06

Etxegabetzearen unea. Irudia: Iruñerriko Kontseilu Sozialista

Goizean goiz Espainiako Poliziaren eta Iruñeko Udaltzainen furgoiek itxi dute San Lorentzo karrika eta 17. Atariko lehen solairura sartu dira indarrez. Ana Belen Iruñeko Udalak eskainitako etxebizitzan artatu dute. Iruñerriko kontseilu Sozialistak mobilizaziora dei egin du.

Pasa den astean, herri mobilizazioak ekidin zuen Ana Belen, San Lorentzo karrikako bizilagunaren etxegabetzea. Poliziek atzera egin behar izan zuten, bertan bildutako hamarka gazte eta bizilagunen presentzia ikusita. Gaur goizean, iragarri gabe, kalea moztu eta edozein erantzun antolatu aurretik egin dute etxegabetzea. Iruñerriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, exekuzioa “ilegala” izan da. Hala ere, Ana Belenek bere kabuz utzi du etxebizitza, Iruñeko udalaren gizarte langilearen laguntzaz, pasa den asteko gertakarien ostean eta etxegabetzea judizialki aginduta zegoela, Udalak berak eskainitako etxebizitza alternatiba onartu eta gero. 

Une honetan, kalea hutsik da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!