Helena Bengoetxea: “Zaila da belaunaldien arteko elkarlana mantentzea eta Alde Zaharreko auzo mugimenduak lortu du”

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 6a, 12:28

El barrio en el centro. Medio siglo de movimiento vecinal en el Casco Viejo de Iruña liburua kaleratu berri du Helena Bengoetxeak; AZ ekimenarekin batera osatu du. Auzoko ondare immateriala berreskuratu, jaso eta zabaltzeko helburuarekin osatu dute liburua.

Mende erdi, 50 urte, erraz esaten da. Idatzi eta jaso ordea, lan luzea izan da. 300 orrialde baino gehiago beharrezkoak izan dira Iruñeko Alde Zaharraren bihotza eta birika den auzo mugimenduaren ibilbidea islatzeko. Helena Bengoetxeak hartu du hitzak aukeratzearen ardura, testigantza, elkarrizketa eta askotariko dokumentuak beharrezkoak izan dira horretarako. Beti ere, AZ ekimenaren laguntza eta babesean garatu du proiektua.

Zaila da data jartzea auzo mugimenduaren sorrerari, askok baitiote betidanik izan dela. Hirigintza aldatu, saltokiak itxi, tabernak zabaldu, irisgarritasuna hobetu, espazio publikoak eraldatu… Hamaika aldaketa izan ditu auzoak baina zerbait ez da aldatu: “sentimendu komunitario hori hasieratik egon da, herri txiki bat izango balitz bezala”.

Bengoetxeak azaldu bezala, “gaur egun, Iruñeko auzoen artean sentimendu hori indartsuen mantentzen duen auzoetako bat da”. Eta auzoko gazte mugimenduak esaten duten bezala, “barrionalistak” dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!