Ioana Fernandez zeramikaren artisau eta artistak Doma erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadelako Labean, ekainaren 29ra arte ikusgai egonen dena. Egosketa bakarreko buztinezko piezak ekitazioaren munduarekin lotura duen materialekin uztartuz osatu ditu erakusketako piezak. Zeramikaren artisau prozesua eten eta hausteko behar batetik sortu ziren Doma-ko piezak, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan egindako ikastaro baten ondotik ireki zuen bidea.
Artearen eta artisautzaren arteko arrakalan mugitzen da Hernandez. Arrotxapea auzoan dagoen IO Zeramika tailerrean buztinaren alderdi praktikoena jorratzen duen bitartean, artearen bitartez prozesu horiek apurtu eta beste bideetatik barneratzeari ekin dio. Artista iruindarraren eskutik bisitatu dugu Doma erakusketa.