Putaren bakarrizketa eroetxean antezlana sortu du Laura Penagosek.
Emakume bat bakarrik dago eroetxe bateko gela batean, aulki batean eserita eta kameraz inguratuta, ikusten ez dugun doktore batekin hizketan. Emakumea prostituta da, eta elkarrizketan bere istorioa azalduko du. Horrela, sexualitatea, indarkeria, klasismoa eta feminismoa bezalako gaiak azaleratuko dira.
Arratsaldeko 20:00etan, Axular Elkartean, kultur astearen baitan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.