Sabino Cuadrak liburu berria argitaratu du Txalaparta Argitaletxearekin. Sanfermines de 1978 los victimarios. Bertan German Rodriguezen erailketan erantzukizuna izan zituzten polizia arduradunak zerrendatzen dira.
Orain arte argitaratutako liburuetan 1978ko Sanferminetan gertatutakoa kontatu da eta oraingo honetan German Rodriguezen heriotzaren erantzuleetan jarri du begirada Sabino Cuadrak.
Egun haietan gertatutakoa ez zela gauza isolatua izan defenditzen du Cuadrak, aldez aurretik pentsatutako operazio bat izan zela, testuinguru politiko berezi batean.
Liburuak German Rodriguezen heriotzaren arduradunak izendatzen ditu, haren ibilbideak berreraikitzen ditu eta haren zigorgabetasunari eutsi zion egitura politiko, polizial eta judiziala azaltzen du.
Asteazkenean aurkeztuko da Txalapartak Iruñeko kale nagusian duen egoitzan arratsaldeko zazpietan.
Metropoli Forala saioan Sabino Cuadrarekin mintzatu gara eta liburuaren gakoak errepasatu ditugu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!