11 orduz kantuan arituko dira Txantrean

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 23a, 13:13

Euskaldunon Biltokik ‘11 orduz 11 kantu’ ekimena antolatu du aurten ere. Banaka, binaka edota taldeka ehunka abesti entzun ahal izango ditugu bihar egun osoan zehar Txantreako Ezkaba plazako oholtza gainean

11 orduz etengabe kantuan ibiliko dira bihar Txantrea auzoko Ezkaba plazan. Bertan du egoitza Euskaldunon Biltoki elkarteak eta hantxe prestatutako oholtza gainean ospatuko dute aurten ere 11 orduz 11 kantu ekimena.

Aurtengoan toki berezia egingo diote Euskaraldiari eta Ahobizi eta Belariprest rola dutenei deialdi berezia egin diete antolatzaileek. Honezkero tarte gutxi daude libre izena emateko.

11 orduz 11 kantu. Bihar, goizeko 11tatik gaueko 10etara Txantreako Ezkaba plazan. Eguna kantuan igarotzeko aukera ezin hobea. Metropoli Forala saioan Endika Legarra Euskaldunon Biltoki elkarteko kidea elkarrizketatu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!