Ailegatu gara denboraldi honetako hondar podcastera. Eta klasiko baten eskutik erran nahi izan dugu agur, edo, tira, sarri artio, urrian bueltatuko baikara. Re-Animator (Stuart Gordon, 1985) hautatu dugu, 80ko hamarkadako maisulan hori, eta, haritik tiraka, animatu eta The Bride of Re-Animator (Brian Yuzna, 1990) eta Beyond Re-Animator (Brian Yuzna, 2003) komentatu ditugu. Trilogia osoa, alegia. Horretaz gainera, denboraldi honetako uztari errepasoa egin diogu, eta komentatu ditugun film hoberenen eta txarrenen zerrenda egin dugu. Beraz, plazer baduzue...