Metropoliko Troika: “Elebitasuna debekatzea eta Cuarto Milenio saioaren euskarazko bertsioa aldarrikatzea erabaki dugu”

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 12a, 14:06

Euskalerria Irratiko troika Angel Erro poetak, Patxi Huarte marrazkilariak eta Santi Leone idazleak osatzen dute. Erroma Zaharreko Triunbiratuan bezala lege proposamenak, emendakinak eta xedapenak aurkezten dituzte. Oraingoan ere mintzagai garrantzitsuak izan ditugu: bertsolariak urte sabatiko bat hartzera derrigortzea, Jonan Fernandez jauna erakunde eta ekimen guztien arduradun izendatzea, Cuarto Milenio saioaren euskarazko bertsioa aldarrikatzea, liburuak ongi irakurtzen ditugun ala ez esateko persona bat ondoan izatea, elebitasuna debekatzea.

Patxi Huarte

“Jonan Fernandez jaunak dena ongi egiten du. Euskal Herrian bakea lortzeko elkartea sortu zuen. Bakea lortu da. Pandemiari aurre egiteko arduradun izendatu zuten eta koronabirusa desagertu da. Izenda dezagun kargu guztietarako buruzagi”.

Santi Leone

“Salvame euskaraz egin behar dugula mainstream bihurtu den honetan, ‘Cuarto Milenio’ euskaraz aldarrikatu nahi dut. Hobetua, jakina. Soto Ivarsen ordez, adibidez, astero norbaitek euskal liburutegi okultistaren ale bat aurkeztuko liguke. Konparaziorako, Juan de Tartasen ‘Deabruaren ontsa’ inbokatzeko bidea”.

Angel Erro

“Txosten tekniko bat eskatuko nuke euskara behingoz salbatzeko. Elebitasuna debekatuko nuke. Euskaldunok euskaraz egin dezagun, soilik”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!