1979an Hernaniko Zikuñagako Ama Birjinaren taila lapurtu zuten. Hortik abiatuta, oroimen pertsonaleko, eta aldi berean, kolektiboko kontakizuna sortu du Pello Gutierrezek: 'Erreplikak'.
"Pelikula hasi genuenean bagenekien ez genuela Ama Birjina aurkituko", aitortu du, baina hortaz haratago doa pelikula. "Ama Birjina ezaguna izan da lapurtua izan zelako eta lapurretak berak eragin du horren inguruan hitz egitea", azaldu du eta bilaketa bera izan da filmaren muina. Beraz, hutsunetik sortu da istorioa.
Hutsune bikoitzak mugiarazi ditu Gutierrezen barneak: Ama Birjina batetik, eta aitaren heriotzaren dolua, bestetik. Hutsune guztiak bete daitezke? Betegarriak ote dira? Galderei erantzuna topatzeaz baino, galdera berriak planteatzeaz aritu de Gutierrez. "Aitak egiten zituen pelikulen erreplika bat da ere filma", azaldu du zuzendariak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!