MUSIKA

‘Arropa zaharrak’, Zinez taldearen abesti berria

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 9a, 13:35

Talde iruindarrak bere disko berriaren aurrerapena kaleratu du

Zinez talde iruindarra bere disko berria prestatzen buru belarri ari da. Lana udazkenean kaleratuko den arren, lehenengo abestia ezagutzera eman dute. Arropa zaharrak du izena eta abestiarekin batera bideoklipa ere kaleratu dute. Txantreako jaietan grabatu zuten eta azkeneko aste honetan ibili dira edizio lanetan. Arropa zaharrak abestian sintetizadorea eta autotunea erabili dituzte, taldeak martxan jarri nahi duen estilo berriaren seinale.

Metropoli Forala saioan Aritz Arteaga eta Saioa Lizarraga Zinez taldeko kideak izan ditugu haien kanta berria aurkezten.

Entzun hemen:

https://www.youtube.com/watch?v=7uX_kKUnW4E

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!