Iran izan da aste honetan hautatu dugun herrialdea. Persieraz filmaturiko bi pelikula eder ikusi ditugu. Lehena, Zalava (Arsalan Amiri, 2021), Iranen berean dago filmatua, eta deabruen, exorzismoen eta sineskerien gaineko istorio bat kontatu digu. Bigarrena, berriz, AEBn gertatzen da, baina Irandik hara joandako bikote irandar bat da protagonista. Mamuen istorio bat da, Overlook hotel..., zera, barkatu, Normandia hotelean gertatu dena. The Night du izena, eta Kourosh Aharik zuzendu zuen 2020an.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!