Hilabetero moduan, ekitaldiz beterik dator Geltokiko agenda maiatzean. Musikaren alorrean, Maddi Lizarrako gaztearen lehen lana entzuteko aukera izango dugu. Amaitasuna da bere bakarkako estreinako diskoa eta lorategi bat gogora ekartzen duen elementuekin girotutako eszenatoki batean garatuko da, maiatzaren 8an 20:30etik aurrera. Hilabete bukaeran berriz, Alter Nationen txanda izango da. Idoia Tapia aktore eta abeslari iruindarrak hainbat ahots, hainbat identitate izango ditu ikuskizunean zehar. Musikarekin batera lau pintxo goxo dastatzeko aukera egongo da Etxauriko Sarbileko produktu ekologikoekin egindakoak. Maiatzaren 29an izango da zita.
Hilabete honetan ziklo berri bat jarriko du martxan Geltokik. Extinction Rebellion kolektiboarekin batera etorkizun posiblea jarri diote izena. Asteazkenero arratsaldean El futuro imposible telesailaren kapitulu bana proiektatuko da aurrera eta ondoren eztabaida egongo da. Halaber, REASekin apirilean abiatutako Tresnak zikloari jarraipena emango diote hilabete honetan. Elikadura burujabetzaren inguruko lantegia eta Bide berriak dokumentalaren proiekzioa aurreikusi dira.
Irrintzi Plazan Amets Aznarez Geltokiko kultura programatzailea gonbidatu dugu agendaren inguruko xehetasunak jasotzeko. Informazio guztia www.geltoki.rd webgunean aurkituko duzue.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!