Iñigo Satrustegi (Jai Batzordeko kidea): “75 urte hauetan Txantrean bizi izandakoak omenduko ditugu jaien hasieran”

Euskalerria Irratia 2025ko api. 30a, 19:22

Txantreako jaiak ospatuko dira apirilaren 28tik maiatzaren 4ra arte. Jai Batzordeak ehun ekitaldi baino gehiago antolatu ditu

Joan den asteburuan Sanduzelaiko bizilagunek hasiera eman zioten Iruñeko auzoetako jaien egitarauari. Atseden hartzeko denborarik gabe, apirilaren 28an, Txantreak hartuko du lekukoa eta maiatzaren 4ra arte jai egitarau oparoa antolatu du Jai Batzordeak. Urte berezia da auzo langile honentzat. Izan ere 75 urte betetzen ditu eta urteurren berezi hori ospatzeko ere hainbat ekitaldi ari dira antolatzen, tartean irailaren 6an egingo den urtebetetze jaia.

Irrintzi Plaza saioan, Iñigo Satrustegi, Txantreako Jai Batzordeko kidea gonbidatu dugu jaien egitaraua errepasatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!