30eko hamarkadan girotua (Lege Lehorra bitartean), bi anaia biki, biak Michael B. Jordan aktoreak antzeztuak, jaioterrira itzuliko dira hutsetik hasteko. Baina konturatzen dira botere gaizto askoz beldurgarriago bat etxera itzultzeko irrikaz dagoela: banpiroek hartu dute tokiaren kontrola.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Los Pecadores filmaren inguruan.