Maruxak: “Abestiari eman diogu buelta bat, ‘marikonizatu’ eta biziago egin dugu”

Bidane Beloki Ezker 2025ko api. 11a, 14:00

Aurtengo gertaeren kiniela osatuko bagenu ez genuke asmatuko Tapia eta Leturia eta Maruxak taldearen arteko uztarketa izango genuenik. Baina bai, badugu: Compostelako Erromesa Remix. Maruxak taldeak eta Tapia eta Leturiak elkarlanean sortu duten abesti berria aurkeztu dute Tattak eta Pilik. Tradizioa, folklorea eta modernitatea izan dugu hizpide Metropoli Foralean.

Tapia eta Leturiaren Compostelako Erromesa abestiaren bertsioa egin du Maruxak taldeak. Eta talde trabestiaren hurrengo showa izango denaren aurrerapena da: 'Folklore trabesti'.

“Eskatzen genien haiei mugak jartzea” eta Tapiak eta Leturiak ez dute inolako mugarik jarri, azaldu dute taldekideek. Autotunea, erritmo bizia eta egungo garaietara egokitutako letra duen abestia izan da askatasun artistiko horren emaitza.

Jai-giroaren egoeraz eta Maruxak taldeak horretan izan duen eragin eta ibilbideaz hausnartu dute taldekideek. Tradizioa, folklorea eta modernitatea mintzagai, ‘Folklore trabesti’ show berriaren zertzelada batzuk ere aurreratu dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!